Gaba Baltzeko Erakusleiho Lehiaketa zabalik dago Ibai-Arterekin

0
624

Irudiak eta beheko testua: Ibai-Arte.

Arbasoen argiak ilargi pean, gau batez bilduko dira arimak biltzarrean. Badator gaba baltza…

Aurten, Ekin Emakumeak Elkarteak, Doke Antzerki Eskolak, Amaidoluak, TTAK gazte taldeak, Txatxilipurdi Elkarteak, Arrasateko Udal Ludotekek, Gaztetxokoek eta Ibai-Artek elkarlanean, egitarau zabala antolatu dugu.

Gaba Baltza ekimenaren harira, giroan sartzen joateko, Ibai-Artek Gaba Baltzako III. eskaparate lehiaketa antolatu du urriaren 21etik azaroaren 1a bitartean. Beraz, eman begirada bat Altuna Lurrindegia, Arrasate Optika-Optometria, Bed’s, Elkoro Osagarriak, Ennea, Intersport Loramendi (Garibai), JG, Kapikua, Kids&Us, Kili-Kolo, Milar Elkoro, Portaloi Optika eta Sustrai establezimenduen erakusleihoetatik eta bozkatu zure gogokoena! Bozkatzen dutenen artean, 50 euroko lau erosketa-txartel zozkatuko ditugu, Ibai-Arteko establezimenduetan kontsumitzeko.

Saltoki irabazleari botoa emateko, 688734149 zenbakira whatsapp bat bidali besterik ez duzu egin behar, saltoki irabazlearen izenarekin (Telefono zenbaki bakoitzeko boto bakarra onartuko dugu). Zozketan parte hartzeko, 2024ko azaroaren 1a arte bozkatu ahalko da eta zuzenean jarriko gara harremanetan irabazleekin sari banaketarako. Parte hartzen duten erakusleihoetan eranskailu hau aurkituko duzu:

Animatu, parte hartu eta gozatu Gaba Baltzako ekimenetaz!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen