Doinu animosoak izan dira Dirty Durum Brass Band-ekin Merkemerkauan

0
407

Ibai-Artek antolatuta, erritmo biziak eta haizezko instrumentuak izan dira nagusi kaleetan zehar eta herriko plazan gaur arratsaldean.

Brass band hau, Arrasate Musikaleko Bandako zuzendaria (Mikel Markiegi) bertan aritua dena, Maiatzaren 1a plazan hasi da giroa animatzen.

Kaleetan halaxe ibili da eta Herriko plazan osotu du kalejira kantu ezagunak eta biziak jendarteratzen. Hemen bi adibide dituzue: ‘Hator hator’ kanta herrikoia eta Don Omar-en ‘Danza Kuduro’.

Bihar (zapatua) bi banda gehiago izango ditugu Merkemerkauaren baitan: Eguerdiko12.00etatik aurrera eta Maiatzaren 1a plazatik hasita, Elens River’s Dixieland ariko da.

Eta arratsalde partean, hain zuzen, 19.00etan Arbolapetan, 19.45ean Portaloian eta 20.30ean Herriko Plazan, Crazyjazzers bandak jardungo du jazz bizia eskaintzen.

Izan ere, Merkemerkaura “gerturatzen den orok azokaz gozatu ahal izango du, baita prestatu den egitarauaz ere. Beraz, ezin duzu galdu!! Aprobetxatu azken deskontuak eta gozatu, bizi Arrasate!! NIK ARRASATEN!!! Eta sentitu New orleansen!! Ekimen hau Ibai-Artek antolatu du Arrasateko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin”.

ibaiarte.eus

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen