Ines Osinaga sustatzaile, ‘Badon*’ lanak Korrika Kulturala bultzatuko du

0
891

Korrikak eta AEK-k antolatutako bekaren epaimahaiak ‘Badon*’ proiektua aukeratu zuen. Egitasmoko ordezkariek atzo azaldu zuten ‘Badon*’ opera garaikide bat izango dela.

Argazkia: Korrika.

Operaren inguruko aurkezpena atzo egin zuten Azpeitian, eta besteak beste Ines Osinaga Urizar arrasatearra aritu zen.

Azpimarratzekoa da egitasmoa Korrika-AEK kultur sorkuntzarako lehenengo bekaren irabazlea izan zela.

Lantaldeak iragarri du emaitza “opera garaikide bat” izango dela, hain zuzen, “etorkizun desiragarri bateko opera postdramatiko bat”.

Hartara, dramaturgiaz gain, baliabide bisualak, zuzeneko musika, dantza, mugimendua, literatura eta bertsoak jendarteratuko dituzte.

Era berean, emaitzan baino, egileek lan-prozesuan jarri dute azpimarra, “azken batean, Badon* sormen laborategi bat” delako.

Gaur egun jardun horretan, Ines bera, Olatz Salvador, Marina Suarez, Agirrezabala, Eneritz Furyak, Lorea Argarate, Oihana Vesga eta Ainara Gurrutxagak dihardute.

Opera garaikidea azaroan estreinatzekoa da, eta 2024ko Korrika amaitu bitartean hainbat emanaldi eskainiko dituzte nazioan zehar.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen