Gaur (ostirala) hasiko da eta kontzertuak Juan Arzamendi Musika Etxe berrian edota San Frantzisko elizan izango dira, Udalak antolatuta. Hona hemen egitaraua:
Arrasate Musikal Orkestra Sinfonikoa, maiatzak 5, 19:30ean, San Frantzisko elizan:
Arrasate Musikal Orkestra Sinfonikoa 1975ean sortu zuen Juan Arzamendi Emparanzak, Arrasate Musikal akademiaren zuzendari eta sortzaileak.
Orkestra hori 12 eta 20 urte bitarteko 30 bat gaztek osatzen zuten. Gaur egungo Orkestrak 2009ko Udaberriko Musikaldian eman zuen lehen kontzertua.
Les Sylvains Ensemble: maiatzak 6, 19:30ean, Juan Arzamendi Musika Etxeko auditorioan
2015ean hasi zen lanean, kideak Musikenen ikasten ari zirenean. Urte hauetan, Armelle Morvanek eta Arrate Zubigarayk antzinako musikara bideratu dute beren karrera, maisu garaikide ordezkatuenen masterclassak jasoz. Bikoteak, besteak beste, Arabako Anti- gua Musika Astean, Fringe Utrecht Oude Muziek Festival jaialdian eta MusaE 2018 proiektuan parte hartu du, Cerralbo Museoan eta Eskulturaren Museo Nazionalean kontzertuak emateko.
Aequus Ensemble: maiatzak 7, 19:30ean, San Frantzisko elizan.
10 urte baino gehiagoko ibilbidearekin, Aequus Ensemblek hainbat proiektu artistikotan parte hartu du, A. Vivaldiren Gloria, G.B. Pergolesiren Stabat Mater, W.A. Mozarten Requiem edo G. Faureren Requiem programetatik musika garaikideraino, hala nola Ola Gjeiloren Sunrise Mass. Euskadiko hainbat tokitako musikariz osatutako taldea, hasieratik Aitor Biain Bidartek zuzentzen duena, Ganbara Faktorian integratu da duela gutxi, eta, koru-taldeekin duen lankidetza alde batera utzi gabe, programa propioak gauzatzeko ibilbideari ekin dio.
Cadenza Quartet: maiatzak 12, arratsaldeko 19:30ean, Juan Arzamendi Musika Etxeko auditorioan
Partaideak: Diego Levices Sanz, saxofoi sopranoa, María Ortiz Pozo, saxofoi altua, Claudia Carballo González, saxofoi tenorra, eta Jorge Esteban Larreina, saxofoi baritonoa.
Duo Samouil Okiñena: maiatzak 13, arratsaldeko 19:30ean, Juan Arzamendi Musika Etxeko auditorioan:
Tatiana Samouilek ibilbide polifazetikoa du: bakarlari gisa jotzen du orkestra ospetsuenekin, mundu osoko ganbera-musikari gisa parte hartzen du jaialdietan eta irakasle ospetsua da. San Petersburgon jaioa, Tatianak Moldavian ikasi zuen eta ondoren Moskun. JOSU OKIÑENA pianista eta ikertzailea da Euskal Herriko Unibertsitatean.
Suhar Abesbatza: maiatzak 14, arratsaldeko 19:30ean, San Frantzisko elizan
Suhar ahots grabez osatutako abesbatza bat da eta 2018ko udazkenean hasten du bere ibilbidea, kantu koralean eskarmentu handiko ahotsak elkartuz, maila goreneko formazio mota honetarako errepertorioa lantzeko helburuarekin. Esteban Urzelai Eizagirre zuzendariak bultzatutako proiektua da, abesbatzen munduan duen esperientzia zabalarekin, Suhar bere proiektu pertsonal bihurtu nahi duena. Proiektu honetan Amaia Zipitria pianistak ere parte hartzen du.




