Greban Alkatetzak ipinitako isunak (453 €) hautsi dituzte lorazainek

6
1464

Lorezainen 70 egunetako grebaren harira (abuztu osoa barne), Alkatetzak isuna jarri zion sindikatuari “kartelak egokitutako lekuetatik kanpo jartzeagatik eta pankartak egokitutako zein ez egokitutako lekuetan baimen gabe jartzeagatik”. LABek salatu du hori “adierazpen askatasunaren aurkakoa” dela.

Sindikatuak salatu ditu “Alkatetzeak adierazpen askatasunaren aurka abiatutako erasoa eta lorezainon aurkako jazarpena”.

LABek jakitera eman du bere egoitza nazionalean azaroaren 4an “alkateak hala erabakita, ohartarapen bat eta 3 isun jaso genituela”.

453 euroko isunak jarri ditu alkateak, grebari zegozkion kartelak “egokitutako lekuetatik kanpo jartzeagatik eta pankartak egokitutako zein ez egokitutako lekuetan baimen gabe jartzeagatik”. Alkatearen hitzetan hori “arau-hauste larria” da.

Udalak azpikontrataturiko lorezaintza zerbitzuko langileek, euren lan-baldintzak duintzeko, 70 egun jarraian egin zuten greba (abuztu osoa barne), 70 egun kalean aldarrikatuz. Bien bitartean “enpresak zein udalak beste aldera nola begiratzen zuten lekuko zuzenak izan ginen”.

LABen hitzetan, enpresarekin lorezainek izandako negoziaketetan “alkatetzaren laguntza hutsaren hurrena izan zen”, eta greba abiatu zenetik grebako “kartelak eta pankartak kentzeko agindu zuzena izan dute garbitzaileek”.

Lorazainek galdetu dute ea “nola salatuko ditugu gure lan-baldintza miserableak, udal-gobernuak gure aldarrikapenak kaleetatik ezabatzeko lan egiten duenean?”.

Ondorioztatu dutenez “Alkatetzaren Mozal Legearen aplikazioa mendeku irizpide soilarekin aplikatu zaigula argi gelditu da”.

Lorezainak eta LABek prentsaurrekoan adierazi dute “ez ditugula isun hauek onartuko”, horregatik “orain eta hemen, isun hauek bertan behera uzteko exijitzen dugu”.

Hori adierazita, prentsaurrekoan bertan hainbat lorezainek paperezko isunak puskatu egin dituzte, eta “Gora langileon borroka!” oihukatu da txalo artean.

Sinatutako akordioa betetzen ari den edo ez galdetuta, LABek adierazi du “Jarraipena egiten ari garela. Hitzartutako kopuru horiek ez ziren ingresatu greba amaitu eta momentu horretan”.

Horregatik “enpresarekin bileta bat eskatu genuen, eta itxuraz nomina programa aldatua zuten. Badirudi arazoa horretan zetzala, eta azaroan atzerapen bat izan zen”.

“Hala ere, badirudi hitzartutakoa betetzeko borondatea duela, eta abenduko nominetan hori islatu da”.

6 IRUZKIN

  1. Arauak, kasu honetan herria garbi mantentzeko eginikoak, betetzeko daude. Ezin dira norbere eskubideak aldarrikatu besteen eskubideak zapalduz eta arauen gainetik kartelak ipini.

    • Potro handixak euki biher die eskubide zapalkuntzai buruz irakaspenak emuten ibiltzia, Udal Gobernu honek Euskal Herrixan dauen Mozal Lege autoritario eta zapaltzailiena daukonian.

  2. Haziako ekitaldi benetan polita iragartzeko kartela edozein lekutan jarri zuten, bat maalako parkinaren atean, isuna jaso zuen Arizmendiren lagunek?

  3. Greban egon eta beraien eskubideak aldarrikatzeagaitxik MOzal Legea aplikatu? Hori ezin da onartu…udalak ez gaitu herritarrak berdin tratatzen

  4. Honezkero herri danak daki garbiketa araua batzuen pintadak eta kartelak kentzeko egin zela Maridomingi, gerria galbia mantentzeko ez behintzat, inguruak ikusi besterik ez dago

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen