Zaintza partekatua planifikatzeko agiria aurkeztu da ANAKONekin

0
770

ANAKONek antolatuta, ‘Zuk jakitea nahi dut’ dokumentua aurkeztu da Kulturateko areto nagusian. Gipuzkoako Etika Batzordeak egindako dokumentua da, eta Olaia Aranak aurkeztu du Arrasaten.

Aranak azaldu duenez, “etorkizunean jaso nahiko genituzkeen zaintza motei buruz hausnartzeko aukera ematen digun dokumentua da. Dokumentu praktiko bat egin nahi genuen, guztiontzat lagungarri izango zena; izan ere, denborak aurrera egin ahala, denok behar izango ditugu zainketak. “

Bestalde, azpimarratu duenez, “askotan gertatzen zaigu, zaintzak jaso behar ditugunean, ez garela gu erabaki hori hartzen dugunak, besteek hartzen dituztela erabaki horiek gure ordez. Ez da gai atsegina, eta ez gara gai familiarekin lantzeko. Unea iristen denean, erabakiak korrika eta presaka hartzen dira. Horrek denbora ematen du bakoitzak hausnarketa bat egiteko eta zer nahi duen pentsatzeko. Pertsonalizazioa da ardatza “.

Dokumentua Gipuzkoako Foru Aldundiko web gunean dago. Dokumentua

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen