Dragoi Taldeko 4 kide Europako aerobik txapelketarako prest dira

0
1306

Turkian izango dira talde arrasatearreko Maria Martiarena, Uxue Azkue eta Nahia Irazola gimnastak eta Elena Lanuza entrenatzaileak. Hauekin batera taldea osotuko dute Gasteizko Biribildu klubeko 5 gimnastek eta Ainhoa Sanchez entrenatzaileak.

Beheko testua eta argazkiak: Arrasate Dragoi Gimnasia Taldea

Gure gimnastek Aerostep modalitatean Antalyan (Turkia) azaroaren 17tik 19ra ospatuko den Europako Aerobic Txapelketan parte hartuko dute.

Taldea 8 gimnastek osatzen dute: Maria Martiarena, Uxue Azkue eta Nahia Irazola ‘dragoiek’ [goiko argazkian], (Noah Berrocal joan behar zen, baina lesio larria izan du belaunean), eta Gasteizko Biribilduko Nerea Corres, Pablo Corres, Irati Quintana, Paula Aizpurua eta Janire Moreno. Espedizioan bi entrenatzailek ere parte hartuko dute: Arrasateko taldeko Elena Lanuza eta Gasteizko Biribilduko Ainhoa Sanchez.

Txapelketa haundi hau prestatzeko urte osoa gogor entrenatu dute eta Arrasteko Udalari emandako laguntza eskertu nahi diogu.

Orain egindako lana erakutsi eta esperientziaz disfrutatzea tokatzen da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen