Helena Azkarragaurizarren erakusketa, Irati Jimenezen aurkezpena,… izango dira Iratin

0
1332

Baita Old Time Spooks-en kontzertua, Bilboko manifarako sarrerak, eta Jangeue saioa ere. Helena Azkarragaurizar artista arrasatearrak ‘Txakur guztiei’ erakusketa irekiko du.

Argazkia: Udala, mondraberrin eraldatua / Kartela: Irati.

Azaroan ere kultur ekitaldiak izango dira Irati taberna-topalekuan, eta aurreko ostiralean lehena ospatu zen:

Naturaleza Suprema eta Lova Lois & Zigor DZ proposamenekin hip-hop gaua izan zen, eta egitarauak aurrera egingo du ostiral honetan:

Izan ere, azaroaren 10ean Helena Azkarragaurizar Jauregi ilustratzaile eta grafika egile arrasatearrak ‘Txakur guztiei’ esposizioa irekiko du. Ekitaldia 19:00etan hasiko da.

Domeka honetan, azaroak 12, Old Time Spooks talde gasteiztarrak hillbilly punk estiloa eskainiko dute, estatubatuar kultura herrikoi kutsuarekin, banjoa, kitarra, washboarda eta washtub bass-ari eragiten. Eguerdiko 13:00etan hasita.

Halaber, Iratin autobus tiketak erosgai izango dira Bilboko manifarako, ‘Euskal Herria Nazioa’ martxarako, azaroaren 18an egingo dena. Egun berean gaueko 22:00etan Jangeue saioa izango da, Dj Bihotza eta Dj Miravalles-ekin.

Eta egitaraua osotzeko, azaroaren 22an Irati Jimenez idazle ezagunak ‘Begiak zabalduko zaizkizue’ liburua aurkeztuko du arratsaldeko 19:00etan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen