Argazkia: MB artxiboa.
Bihar, urriak 24, Bibliotekaren Eguna ospatzeko, Arrasateko Bibliotekak egitarau zabala prestatu du. Antolatu dituzten ekitaldien artean, Giza Liburutegiaren V. edizioa egingo da bihar, asteartea, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Kulturateko Klaustroan. Tarte honetan liburuak irakurtzeari buruzko esperientziak trukatzen dira.
Proiektu hau Europa iparraldean sortu zen, eta bere dinamika oso sinplea da. Pertsona batzuk prest daude beren istorioa kontatzeko, eta panel batean egongo dira horiek irudikatzen dituzten azalak. Entzuleak interesatzen zaion istorioa aukeratuko du, eta pertsona horrekin eseriko da entzutera, hitz egitera, 10-15 minutuz. Izen ematea.
Aurten, hauek izango dira euren istorioak kontatuko dituztenak:
- LIZTORRAK: OSPE TXARRETIK HARATAGO. Xabier Herrarte (euskaraz eta gaztelaniaz)
- ESPAZIO SEGURUAK SORTUZ. Irene Aguriondo (euskaraz eta gaztelaniaz)
- SAHARAR ERREFUXIATUEN KANPAMENDUAK. Moulay Ely Mohamed Elkhelil (hassaniz eta gaztelaniaz)
- AUTISTAK GARA. Désirèe Ots (euskaraz eta gaztelaniaz)
- ARBOLETAN GORA LIBRE. Antton Zabaleta (euskaraz eta gazteleraz)
- NAIZENA IZATEA. Ixotz Louyest (euskaraz eta gaztelaniaz)




