Julen Barrutiaren taldeak 2. sailkatuari irabazi dio Mojategin, eta denboraldiko lehen garaipena eskuratu du. Partiduaren azken zatian, Baztan-Ultzamaldeko taldea markagailuan hurbildu zaio, baina lerroei eusten jakin izan du. Datorren jardunaldian Iruñean jokatuko du hiriburuko taldearen aurka, aupa Arrasate Rugby Taldea!








