Arrasate Blues jaialdiari amaiera emateko, Ibai-Artek bi blues kontzertu berri antolatu ditu aste honetarako ‘Bluesa lagunartean’ ekimenaren barruan. Lehenengoa atzo arratsaldean izan zen, Kajoi tabernako terrazan. Kontzertua Paul San Martinek pianoan eta Fran Serranok kontrabaxuan eskaini zuten. Bi musikariek Itziar Yaguerekin kolaboratu dute hainbat proiektuetan eta ibilbide oparoa dute, Paul San Martinen bakarkako 5 diskoak barne.
Gaur, osteguna, bigarren kontzertua izango da Mondragon Hotelean, arratsaldeko 19:30ean. Oraingoan Marta Suñe eta Johnny Bigstone kalatanek joko dute. Iaz ere bisitatu zuten Arrasate laukote formatuan, baina orain bikote bat aurkezten dute, giro intimoagoa sortzeko. Nazio-bluesaren handienen artean, Marta da emakumezko harmonista bakarra. Oraingoan, gitarra batekin etorriko da, berak bere ahotsa jarri eta harmonika jotzen duen bitartean. Kontzertu honetan blues klasikoenera eramango gaituzte, euren esentziara eta generoaren jatorrira itzuliz.









