Grammyetarako bi izendapen lortutako Trudy Lynn Arrasate Bluesen ariko da

0
724

Testua eta bideoa: Ibai-Arte / Argazkia: Trudy Lynn.

Abeslari eta musikagile texastarra uztailaren 15ean 22:30ean Herriko plazan ariko da. Bederatzi disko, Grammyetarako bi izendapenek eta Blues Music Awardetarako hamabi izendapenek bermatzen dute Lynnen ibilbide musikal sendoa. Arrasate Blueserako, abeslari texastarra Travellin’ Brothers bilbotarrekin aliatu da, eta nahasketatik soilik lor daiteke, zalantza barik, kontzertu gogoangarria.

Arrasate Blues dagoeneko motorrak berotzen dabil. Bosgarren urtez jarraian Ibai-Artek, jaialdiaren antolatzailea, gura du Arrasateko kaleak eta plazak berriro ere betetzea bluesari esker. Arrasate Bluesek bere KM0 izaerari eusten dio, eta horregatik Trudy Linn ariko da bluesaren Europako 2015eko talde onenarekin batera, Travellin’ Brothers. Jaialdiaren lagun zahar hauek, mundu zabalean kontzertuak eman dituztenak, musika jarriko diote bluesaren dama honen konposizioei.

Bederatzi disko bizkarrean, texastarra bluesaren lurraldean mugitzen da, eta soularen egiazko diva bat da. Unean uneko figura nabarmenenekin salto egin zuen eszenatokietara 60en erdialdean. Rhythmairesen ahotsa izan zen, eta Tina Turnerren telonera izan zen. Munduan zehar bakarlari gisa ibili da, eta bere onena ematen du bere kontzertuetan.

Uztailaren 15eko gure kontzertua izango da bera ikusteko eta entzuteko, eta berarekin gozatzeko aukera bakarra Euskadin. Eta hori gutxi balitz bezala, Lynn Arrasate Bluesera iritsiko da blues banda europear onenetako batekin, eta horrela kontzertu kementsu eta erritmoz beterikoa izango da. Zalantza barik, hau izango da ikus-entzuleen memorian mantenduko den hitzordu kulturaletako bat.

Bluesaren dama bat

Trudy Lynn jatorri musikal sendokoa da: Al “TNT” Braggs zena, hau da, Houstongo R&B elektrizanteenaren abeslarietako bat eta Bobby “Blue” Bland konposatzaile oparoa, bere lehengusua zen. Alberto Collins izan zen Trudy Lynn eszenatokira igotzen lehena, oso gazte, bigarren hezkuntzan zegoela, Lockwoodeko Walter’s Loungen. ‘A Change Is Gonna Come’ eta ‘Money’ abestu ostean, konturatu zen bere bokazioa aurkitua zuela.

Bere ‘Royal Oaks Blues Café’ (2013) txalotuak Billboard Blues Charten lehena izatea lortu zuen. ‘Todo tiene un precio’ (2015), ‘I’ll Sing the Blues For You’ (2016) eta ‘Blues Keep Knockin’ (2018) Houstongo Red Shack Recording Studio ospetsuan grabatu zituen. Koproduzitzaileak Krase eta Rock Romano izan ziren.

Bitan Grammy sarietarako izendatua

Hamabi alditan izendatua izan da Blues Music Awardetarako, eta Lynnek bere ibilbidea definitzen duten bi sari jaso zituen 2019an: Houston Blues Society-ren Living Legend Blues Award, eta Jus’ Blues Music Foundation-en Willie Mitchell Lifetime Artist Award.

Orain, bere hirurogeita hamabosgarren urtebetetzea iritsi ahala, Lynnek ospatzen eta finkatzen du bere ‘Golden Girl’ posizioa, bere azken albumaren titulua, aurtengo martxoaren 18an aurkeztu zena. Lan horren hainbat abesti eskainiko ditu ziurrenik Arrasate Bluesen.

Beti bezala, Steve Krase leiala izango du alboan, bere eskumako eskua, bere konfiantzazko gizona, bere musika-zuzendaria eta Texasko bluesaren harmonika-jole baloratuenetako bat.

Lagun zahar batzuk

2003aren amaieran Leioa herri bizkaitarrean sortuak, Bilboko itsasadarraren ertzetan, Nerbioi eta izaera industriala inspirazio-iturri handiak dituzte. ‘Los travellin’ euren kabuz eraiki dira urte hauetan guztietan; sei lagun dira, sei anaia, eta konplizitatea euren dohai handienetako bat da, eszenatoki gainean nabari dena. Hamar disko eta milatik gora kontzertu dituzte Travellin’ Brothers, blues europarreko talde errespetatuenetako bat izanik.

Arrasate Bluesen lagun zahar hauek, 2020ko edizioan parte hartu zutenak, bluesaren dama handietako batekin aritzeko erantzukizunarekin datoz, eta aldi berean texastarraren partituretan eragiteko gogoz. Travellin’ Brothers ezagututa, argi dago bere azken diskoko abesti bat baino gehiago entzungo direla Herriko plazan.

‘Coming Home’, euren hamargarren diskoaren izenak, berez askotariko esanahi eta sinbolismo biltzen ditu. Beste behin, harago joan dira eta heldu diete beste azpi-estilo batzuei, ‘Someone to Love’ abestian esaterako, bertan ragtimea edo earlyjazza landuz. Ez da terapia disko bat, baizik eta abestiak konposatzeko eta grabatzeko egunerokora itzultzea, beti bezala esperantzari, amodioari abestuz.

Travellin’ Brothers, ondo baino hobeto ziurtaturiko kalitateari eta esperientziari esker, hitzematen dute ez dutela hutsik egingo.

ibaiarte.eus

arrasateblues.com

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen