Argazkia: MB artxiboa.
Santa Teresa eta Doneztebe Portuko Auzo Elkarteak, AVESANTES, elikagai bilketa antolatu du hirugarren urtez jarraian. Helburua beharra duten auzoko familiei laguntzea da. Hala ere, aurreko urteetan beste auzo batzuetako familien artean ere banatu ziren elikagaiak.
Elikagaiak AVESANTES elkarteko egoitzan (Santa Teresa kalea 12, behea ezkerra) eman ahal izango dira. Ordutegia goizeko 11:00etatik eguerdiko 13:00etara eta arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara izango da astelehenetik ostiralera.





