‘Txori Kantazale, Xabier Leteren ildoan’ saioa izango da bihar (ostirala)

0
705

Libutegiaren Egunaren barruan, ‘Txori Kantazale, Xabier Leteren ildoan’ piano emanaldia izango da bihar Joana Otxoa de Alaizaren eta Alex Gurrutxugaren eskutik. Aurtengo egitarauaren azken ekitaldia izango da. Hitzordua arratsaldeko 19:00etan Kulturaten.

‘Txori kantazale’ ikuskizuna hitzez lagundutako piano kontzertua da. Leteren unibertsoan elkarrekin sartu eta bere obra barrutik ezagutzeko aukera eskaintzen du. Ordubeteko iraupena du, eta Leteren abestien berrinterpretazioak eskaintzen ditu, baita bere gustuko melodiak ere. Joana Otxoa de Alaizak Leteren unibertso poetikoa pianora eraman du, eta Alex Gurrutxagaren azalpen eta errezitaldiek Xabier Lete hobeto ezagutzen lagunduko dute.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen