Asun Agirianok ‘Atzamarra’ poesia liburua idatzi du, Elkarrek argitaratua

0
1201

Arrasatear hau, Udal-bibliotekako langile izateaz gain, urte ugari daramatza literatura sustatzen. Liburua euskarazkoa dugu, eta 14 urtetik gorako pertsonentzat gomendatzen da.

Goiko argazkia: Asun Agiriano Altuna / Beheko irudia: Marina Garcia Fernandez.

Asun Agiriano Altuna (Arrasate, 1963) Filosofian lizentziatua da, eta Bartzelonako UAB Unibertsitatean Haur eta Gazte Literaturako Masterra egina du.

1991 urteaz geroztik, Arrasateko Udal-bibliotekan irakurketa sustatzen eta bibliotekari lanetan dihardu.

Gainera, haur eta gazteendako liburuen munduan eta Galtzagorri elkartearen sorreran ibilbide luzea egina du. Halaber, ‘Behinola’ aldizkariaren erredakzio batzordeko kide gisa ere esperientzia dauka.

Hortaz gain, Mikel Ayerbe eta Jone Arroitajauregi adituekin batera, Euskarazko Haur eta Gazte Literaturako 10 liburuz osatutako katalogoa argitara emana du (’10 books from Basque literature for Children and Young People’, Etxepare Euskal Institutua, 2014).

Asunek ‘Atzamarra’ poesia liburua idatzi du, euskarazko lana dugu, eta gomendatutako adina 14 urtetik gorakoa da.

Argitalpeneko ilustrazioak Marina Garcia Fernandezenak dira. Urriaren 1ean aurkezpena egin zen, Galtzagorri elkartea lagun, eta Elkar argitaletxeak eman du argitara aurten.

Lanaren sinopsia ondorengoa da: “Amonarekin zihoala, auto batek harrapatu eta galdu zuen amona eta hatza. Urteak igaro ahala, eta azalpen baten beharrez, hatza noiz haziko zen zain geratu zen, ipuin batek galera hori betetzen zuen bitartean”. Asunek bere esker ona Twitterren bitartez ere eman du:

Zorionak Asun!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen