Badator urria, eta badator Kooltur Ostegunen denboraldi berri bat.Beti bezala kontzertuak ostegunetan izango dira gaueko 22: 00etan Arrasateko Gaztetxean, eta sarrerak 7 eurotan salduko dira beti. Urrian honako talde hauek igoko dira agertokira:
- Urriak 6. The Casanovas. Australiatik, rock-and-roll gitarreroa.
- Urriak 13. Againsters. Bartzelonatik. HC-punka. Subterranean Kids, Mostros…eko kideekin.
- Urriak 20. Feline. Rock kiribildua.
- Urriak 27. Sega Sound Killers. Elektronikaren mugak arakatzen.





