Bluesaren izen handien kantuak ere jo ditu JACek, Arrasate Blues biribilduz

0
782

JAC nafar-lapurtar musikariak bere bakarkako ‘Raw’ diskoko abestiak ere eskaini ditu Arbolapetan, Ibai-Artek antolaturik.

Jaime Alvarellos Correcher abeslari eta gitarjoleak kontzertua eskaini du gaur arratsaldean Arbolapetan, Ezkiña tabernaren ondoan.

Animal Blues taldekide aritu ostean, bakarkako bideari heldu zion, Mississippiko klasikoen errepertorioan oinarrituta.

Hala, 2020an kaleratu zuen ‘Raw’ diskoaren zenbait kantu eskaini ditu Arrasaten, baita mundu mailako onenen abestiak ere, tartean Johny Lee Hooker.

Gainera, JACek abestien artean musika estilo honen inguruko ezagutzak publikoarekin partekatu ditu, besteak beste, bluesaren jatorria eta sorrera.

Kontzertu honek osotu egin du 2022ko Arrasate Blues jaialdia, besteak beste, musikarien maila eta ikus-entzule kopuru nabarmenak izan dituena.

Kontuan hartzekoak dira ere sargoria egin duela egun guztietan zehar, eta ondorioz Antolakuntzak ordutegiak egokitu behar izan ditu. Baina Ibai-Artek antolatutako jaialdia ondo bidean gauzatu da, eta horrenbestez zorionak Antolakuntza!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen