Jaime Lizaranzu eta Jon Nevado arrasatearrak eta Ibai Akizu aretxabaletarra zuzenean aritu dira Arrasate Bluesen.
Taldea 2020an sortu zuten hemen, lehen konfinamendu pandemikoa hasi zenean. Hastapenetan, proiektu akustiko hau Jaimek (ahotsa eta gitarra) eta Jonek (washboard) abiatu zuten. Eta ostean Ibaik (harmonika) bat egin zuen.

Taldearen eraginen artean Pokey La Farge, Sonny Terry & Brownie Mc Ghee, Luke Winslow King eta CW Stoneking daude, besteak beste.
Gaur arratsaldean, Ibai-Artek antolaturik, zuzenekoa eman dute Portaloian, Monte tabernaren kanpoaldean, eta herritar ugarik proposamenari baietz erantzun diote.



