Punk-rock zaleek bart Mondra&Rollen gozatu dute; gaur jaialdiak darrai

0
2071

Lehenbiziko edizioa martxan jarri zen atzo, eta punk-rock zaleek parkeko harmailak bete egin zituzten. Ondoko taldeak zuzenean aritu ziren arratsaldetik aurrera:

The Capaces, La Escavadora, La Inquisición, Anticuerpos, The Baboon Show eta Cockney Rejects. Londongo taldeak esaterako ‘The Power & the Glory’ abestia eskaini du:

https://www.instagram.com/tv/CfxPpOirABD/?utm_source=ig_web_copy_link

Gaur (zapatua) jaialdiak aurrera jarraituko du, eta arratsaldeko 18:00etan zabalduko ditu ateak. Ondorengo taldeak zuzenean ikus-entzuteko aukera izango da:

19:00etan Zero, 20:00etan Crap, 21:05ean Perlata, 22:15ean Des-kontrol, 23:35ean Cock Sparrer eta 01:05ean Peter & The Test Tube Babies. Ondo pasau!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen