Lortu Arrasate Blueseko poloa Ibai-Arteren eskutik

0
854

Ekainaren 11a bitartean, Ibai-Artetik, Arrasate Blueseko 100 polo jarriko ditugu gure bezeroen eskura.

Argazkia: J.A.Ribas Estudio / Testua eta kartela: Ibai-Arte.

Dakizuenez, ekainaren 11n 2022ko Arrasate Blues-i ekingo diogu Arrasate Blues poloaren aurkezpenarekin eta jaialdiko garagardoa aurkeztuz.

Zuk ere Arrasate Blueseko polo bat nahi baduzu, parte hartu! Oso erraza da, zozketan parte hartzeko, Arrasateko saltokietan erosi behar duzu, erosketa-ticket baten argazkia bidali WhatsApp 688734149 zenbakira edo gure Instagram edo Facebookeko kontuetan partekatu kanpaina honen argitalpena. Zozketa guztietatik zeinetan parte hartuko duzu? Denekin ausartzen zara? Zeuk erabaki!

Kamiseta hauen banaketa ekainaren 11n egingo dugu, arratsaldeko 19.00etan Herriko Plazan.

Gainera, poloa salgai ere izango dugu, Ternua markakoa da eta kotoi ekologikoz egina. Beraz, gerturatzeko eta zure kamiseta eskuratzeko aukera ere izango duzu!

Honez gain, ekitaldia kontzertu hauekin girotuko dugu:

  • Wax & Boogie: 19.00, Herriko Plaza.
  • Isilpeko Kontzertua: 20.30, Otalora Lizentziaduna.

Azken urteotan, Wax & Boogie, blues-aren, rhythm and blues eta boogie woogie delakoaren formatu onenetako eta baloratuenetako baten bihurtu da eta maiatzaren 21ean argitaratu berri duten azken diskoa aurkeztuko digute. Zalantzarik gabe, gure herrialdeko eta Europako zirkuituko talde onenetako bat izango dugu Arrasaten. Gainera, kontzertuak ezustekoak izango ditu eta km-0 bluesa oso presente egongo da, ez ezazu galdu!

Ekimen hau Ibai-Artek antolatu du Arrasateko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin.

*Establezimendu bat baduzu eta Ibai-Arteko edozein ekimenetan parte hartu nahi baduzu deitu 943793090/688734149 zenbakira

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen