IXSYIROI: “Rap egiteaz gain, saiatzen gara Auzoa eta Herriari ahotsa ematen”

0
1232

Arrasateko kolektibo musikal hau “guretzat bizi-filosofia bat da, pentsatzeko era bat, bertan elkartasuna nagusitu eta sustatu dadin”.

Fran Pedrosa, Borja Hernando eta Raul Etten-ek osatzen dute talde kultural hau, “Hip Hoparen Kultura ere gure zonan sustatzen duena”.

“Raul instrumentaletaz arduratzen da, grabatzen du, masterizatzen zen, gure kontzertuetan musika jartzen du,… Borja sareetaz, harremanetaz, ekitaldien antolakuntzaz,… arduratzen da. Franek letrak konposatzen ditu, taldeko ahotsa da,…”.

Arrasateko raper honek bertako Esencia taldean parte hartu zuen: “Taldea laguntxo batekin neukan, eta elkarrekin ibilbide bat egin ondoren, erabaki genuen bakoitza bere aldetik joatea. Horren ondorioz IXSYIROI sortu genuen”.

Orain arte, kolektibo honek bi konposizio egin ditu 2021etik sareetan daudenak: ‘Será casualidad…’ eta ‘Ruido!”:

Era berean, “zenbait konposizioko lan berri bat egiten gabiltza, eta hilabete batzuk barru publikatzea aurreikusten dugu”. Gainera oraintsu kontzertu bat eman du San Andresko Jaietan.

“Esperientzia oso ona izan zen, antolakuntzak 10ekoa merezi du, eta nolabait IXSYIROIren lehen kontaktua izan zen, positiboki baloratzen duguna”.

Azpimarratzekoa da gazte hauek ere Hip Hoparen Kultura indartzen dutela, “zenbait adierazpen urbano sustatuz, adibidez grafitien sorkuntza”. Gainera ‘showcase’ ekitaldiak antolatu dituzte, adibidez Montserrat tabernan martxoaren 26an egindakoa.

https://www.instagram.com/tv/CdZJFX8PLe1/?igshid=YmMyMTA2M2Y=

Horretarako, “3Letras arduratu egiten da Hip Hop Kulturaren Mugimenduaz eta IXSYIROI Raparen alorraz”. Showcase batean “pertsonei aukera ematen zaie euren trebezia jendaurrean erakuts dezaten, izan ere, pertsona horiek ezingo lukete, nolabait esanda, kontzertu handietan parte hartu”.

Bide honetan, 3Letras beste showcase bat antolatu du gaurko, zapatua, Santa Teresako (Distrito 33) Montserrat tabernan, eta ekitaldia honezkero martxan dago.

Bertan ere ‘freestyle-battles’ izango dira “MCek ahalko dute euren inprobisazio gaitasuna erakutsi”; baita ‘artist showcase’ bat ere sortzeileek “euren abestiak publikoari erakuts diezaizkioten”; eta azkenik ‘after party’ bat izango da.

Arrasateko Rap eta Hip Hoparen egoerari dagokionez, IXSYIROIk “positiboki baloratzen dugu, jakina badakigu Euskadin betidanik Rock, Punk, Oi,… taldeak izan direla, eta gaur egun Rapari ere leku bat egiten ari zaio”.

Herrian bertan “mutil ugarik Rap egin nahi dute edo egiten jarraitu gura dute, Hip Hop Kultura sustatu nahi dute, grafitiak egiten, beste adierazpen artistiko batzuekin batera. Gu saiatzen gara inguru honetan aukera zabalagoa egiten, eta estatu mailan ere hazten ari den mugimendua da”.

Bide honetan, gaurko ekitaldiko antolatzaileek jendea animatzen dute Montserrat tabernara bertara daitezen, “eta honezkero 20 pertsonak baino gehiagok izena eman dute euren trebezia jendaurrean erakusteko. Grafitiak ere ez dira faltako”. Gainera, antolakuntzak horrelako kultur ekitaldi gehiago antolatzeko asmoa agertu du.

IXSYIROIk baieztatu du kultura urbano hau “bizirik dagoela”, eta azaldu du “gu ahalegintzen garela Auzoari eta Herriari ahotsa ematen. Kultura honek printzipioak eta balioak sustatzen ditu, eta kontzientziak pizten laguntzen du”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen