Harribitxi taldeak igandean eskainiko du aurtengo Musikaldiaren azken kontzertua

0
850

Maiatzaren 22an, igandea, arratsaldeko 19:30ean Kulturate areto nagusian Aitor Urkizak eta Iker Alvarezek osatzen duten Harribitxi taldeak aurtengo Musikaldiko azken kontzertua eskainiko du. Txistuaren eta musika tradizionalaren garaikidetasuna eta izaera bizia aldarrikatzen duen bikote artistikoa da. Bikote honen ikusmira artistikoa txistuaren erabilera berrien bilaketan, txistulari duoaren sustaketan eta sormen berriko musika tradizionalean oinarritzen da.

Izaera multi instrumentala duen proiektu honetan txistuaren soinua danbolin, bonbete, ttun-ttun, pandero, shruti box indiarra, glockenspiel, gitarra, mandolina eta ez ohikoak diren beste hainbat musika tresna harrigarriekin batera eskeintzen dute modu erakargarri eta dinamikoan. Jorratzen ari diren ibilbide honetan tradizioa, garaikidetasuna, multi instrumentazioa, kultur aniztasun musikala, fusioa, eta originaltasuna dituzte bidelagun.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen