Zazpikote honetan Irati Gutierrez Artetxek, Amets Ormaetxea Ezpeletak eta Leire Etxezarreta Learretak parte hartzen dute, besteak beste. Disko berriko bi kanta-bideoklip sare sozialen bidez aurkeztuak dituzte, eta aurki kontzertuei ekin diete, honatx orain arteko agenda:
- Laudion maiatzaren 20an
- Azkoitian maiatzaren 21ean
- Aian ekainaren 11n
- Andoainen ekainaren 17an
- Bilbon ekainaren 21ean
- Arrasaten ekainaren 24an
- Olaberrian ekainaren 25ean
Momentuz (maiatzaren 18ko eguerdian) taldeak ez ditu jakitera eman kontzertuak herrietako zein tokitan eta zein ordutan izango diren.




