Ensemble Tylman Susato taldeak irekiko du 2022ko Musikaldia larunbat honetan

0
763

Larunbatean hasiko da Musikadia 2022 musika zikloa. Aurtengo egitaraua Ensemble Tylman Susato taldeak irekiko du. Kontzertua apirilaren 30ean, larunbata, arratsaldeko 19:30ean izango da San Frantzisko elizan. Dante Divina Commediaren obran oinarritutako Inferno, Purgatorio, Paradiso programa aurkeztuko dute Arrasaten.

Testua: Ensemble Tylman Susato.

Ensemble Tylman Susato, Iruñean eratua 2014an, 4 interpretek osatua, Antzinako Musikan esperientzia handikoak (errenazentista eta barrokoa nagusiki), jardun dutenak hainbat taldetan, hala nola Iruñeko Ganbera Abesbatzan, Nafarroako Ganbera Abesbatzaren “Michael Navarrus” Kapera Errenazentistan, moko txiruletako “Ensemble Garklein”en, “Ensemble Praetorius”en, “Ensemble Danserie”n, “Nova Lux Ensemble”n, “Dilettanti”n, “Salamancako Unibertsitateko Orkestra Barrokoan” eta abarretan.

Musika editore handi horren izena hartu du, zeina konpositorea, kaligrafoa eta Anberesen tronpeta jotzaile aktiboa izateaz gain XVI. mendean, musika garrantzitsuko lehen editoriala ezarri baitzuen Herbehereetan eta, beste jarduera batzuen artean, garaiko hainbat dantza konpondu baitzuen.

Proiektu bakoitza abiatzen da ikerketa sakon bat egitetik sortu zen errepertorioari eta testuinguru historikoari eta kulturalari buruz. Kontzertuek iritsi gura dute zorroztasun historikoko musika interpretazio batetik harago, eta osagai didaktiko garrantzitsua dute.
Proiektu honetarako, konfiguratu da: kantuko konsorte misto bat, moko txirulak, ganba biola, klabea, organo positiboa eta perkusioa. Hona hemen kideak: Ana Olaso (kantua eta perkusioa), Alfonso Zoco (kantua eta moko txirualak -sopraninoa, sopranoa, altua, tenorea eta baxua-), Clara de Biurrun (kantua, ganba biola eta organo positiboa) e Iñaki Amézqueta (kantua, klabea eta organo positiboa).

Ensemble Tylman Susato taldean nabarmendu behar da, Erdi Aroko antzinako musika, errenazentista eta barrokoa interpretatzeaz gain, bere kontzertuen errepertorioa plazaratzen duela modu askotara, era entretenigarrian eta didaktikoan, izan ere, soinuz agertuko dituzten lanak labur-labur azaltzen ditu eta konposatu ziren garaiaren testuinguruan kokatzen ditu. Lanok agertzeko erabilitako instrumentuak zehatz-mehatz ikusi ahal izango dira kontzertua amaitzean, eta kontsultak egin ahal izango zaizkie taldeko kideei horiei buruz.

Kontzertua

Inferno, Purgatorio, Paradiso da Jainkotiar Komediaren birsortze musikal bat, non erakutsiko baitugu, XVI. eta XVII. mendeetako musikak zer-nola irudikatu zituen infernuaren, zigorraren, bekatuen… ideiak edo nola eman zien bizia Jainkotiar Komedian jasota datozen pertsonaia batzuei.

Musika lanen aurretik azalpen laburrak egongo dira, eta Jainkotiar Komediaren bertso batzuk irakurriko dira, Abilio Echeverría Pagola nafarrak itzuliak. Inferno, Purgatorio, Paradiso da Jainkotiar Komediaren birsortze musikal bat, non erakutsiko baitugu, XVI. eta XVII. mendeetako musikak zer-nola irudikatu zituen infernuaren, zigorraren, bekatuen… ideiak edo nola eman zien bizia Jainkotiar Komedian jasota datozen pertsonaia batzuei.


ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen