Arrasateko Txakurrak taldeak disko berria aurkeztu du jai giroan

0
1896

Gaztetxeko kontzertuan Iruñeko Tatxers eta Aturri taldeek ere esku hartu dute, AGAKOren 31. urteurrenaren harira.

Txakurrak taldeak ‘Vive la calle!’ diskoa osotu du, eta berau aurkezteari ekin dio oraintsu Berlingo K19 tabernan.

Bart ‘etxean’ aurkeztu egin du, Arrasateko Gaztetxean, lagun giroan eta aldarte askean. Boskote honek rock & rolla jorratzen du punk ukituekin, ‘zaunk & roll’.

Jaialdi berean, Aturri eta Tatxers talde iruindarrek ere kontzertua eman zuten, eta zale ugarik gozatu zuten emanaldiaz.

Kontzertu hauek AGAKOren 31. urteurrenaren baitakoak izan dira, eta datorren asteburuan ekitaldi gehiago izango dira.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen