Garazi Barrena arrasatearrak zuzenekoa emango du zapatuan Iratin

0
1976

Sortzaile gaztea 5 urterekin solfeo ikasten hasi zen, eta duela 5 urte gitarra jotzen ikasteari ekin zion. Iaz Amaia Antzokian kontzertua eman zuen.

Argazkia: MB artxiboa.

Garazi Barrena Urrutikoetxea (Arrasate, 2004) gitarra ikasten bakarka hasi zen etxean, eta 2020 urte inguruan Asier Salarekin ikasteari ekin zion.

Garaziren talde edota bakarlari gustukoenei dagokienez, adierazi izan digu “betidanik Eñaut Elorrieta gustuko izan dudala, bai bere letrengatik baita bere ahotsagatik ere. Arkada Social, Des-kontrol, The Potes, Hesian,… ere oso gustuko ditut”.

Iaz Amaia Antzokian kontzertua eman zuen Olatz Salvador abeslari ezagunarekin oholtza partekatuz. Herriko plazan, Seber Altuben eta Areantzan ere kontzertuak emandakoa da.

Etziko (zapatuko) kontzertua arratsaldeko 18:00etan hasiko da Irati tabernako topagunean. Sarrera libre.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen