Kontseilu Sozialistak antolatuta, zale ugari erakarri ditu Biteriko emanaldiak. Arrasate eta inguruko sortzaileek euren lana plazaratu dute.
Beheko bi argazkiak: DBKS.


Deba Bailarako Kontseilu Sozialistak antolatuta, gaur I. Guda Zelaia Jardunaldia egiten ari dira Arrasaten.
Goizko mahai-inguruaren eta eguerdiko ekitaldien ostean, arratsaldean rap-trap-musika urbanoaren txanda heldu da, cypher saio batekin.
Saio ireki hau Biteri plazan eskaini dute Doce C, Fane eta Eli, Tatta, Denso eta Mutikok. Emanaldiak neska-mutil ugari erakarri ditu plazara, eta bertako sortzaileen lanarekin gozatu ahal izan dute.




