534 arrasatear gehiagoren aurkako giza eskubideen urraketak aurkitu ditu Intxorta 1937k

0
1637

Ikerlari arrasatearrek ‘Memoria partekatu baterantz’ liburuaren bigarren edizioa landu dute. Ildo honetan, 69 pertsona gehiagoren ekarpenak jaso dituzte. Elkarrizketak egin dituzte, artxiboak arakatu dituzte han eta hemen. “Arrasatearren gutxienez %34k giza eskubideen urraketa desberdinak jasan zituen”.

Argazkien egileak: Juan Luis Elizaran Trojaola (24 argazki), Itziar Bastarrika Madinabeitia (3 argazki), Josuren Murgizu Bakaikoa (Pedro agertzen den argazkia), Mauro Saravia Belles (Trini agertzen den argazkia), Yolanda Arregui García (Josefina agertzen den argazkia) eta Catherine Ulmer (Roberto agertzen den argazkia).

‘Memoria partekatu baterantz. Arrasate 1936-1956. Gerra, Erresistentzia eta Frankismoa’ liburua argitaratu zen 2019an.

Intxorta 1937k lanean jarraitu du, eta informazio eta argazki ugari lortu ditu, hain zuzen, liburuaren bigarren edizioa lortzeko. Lan honetan ikerlariek 69 pertsona gehiagoren ekarpenak jaso dituzte.

Lehen edizioa argitaratu ondoren, 19 pertsona jarri ziren harremanetan Intxorta 1937 elkartearekin, lanari ekarpenak egiteko:

  • Aitor Iturriaga Bakarte
  • Jabier Galdos Ocaranza
  • Miren Gastañarez Luco
  • Julene Iturbe Muñoa
  • Angel Balzategi Olazagoitia
  • Jabier Bengoa Leibar
  • José María del Palacio Alonso
  • María José Arzamendi Sáez de Ibarra
  • Kontxi Lazpiur Iturbe
  • Cristina González Monge
  • Jabier Lasaga
  • Rafael Bengoa Altuna
  • Mariana Yague (Mexico)
  • Lucia Nieves Tiona (Argentina)
  • Naty Cabello Urionabarrenetxea
  • Arantxa Cortabarria Gallastegi
  • Ane Miren GallastegiUribesalgo
  • Nati Roa Bedia
  • Luis Axpe

Gainera, Intxortako 1937ko ikerlariek 26 elkarrizketa gehiago egin dituzte:

Besteak beste, lubakien kokapenak aurkitzen jarraitzeko 9 baserritar elkarrizketatu dituzte:

  • Jose Bizente Etxabe Arregi, Muxibar baserrikoa
  • Antxon Etxabe Urteaga, BasterGain baserrikoa
  • Fabian Echevarria Berezibar, Monzon baserrikoa
  • Jose Luis Ochandiano, Larratxu baserrikoa
  • Victoriano Etxagibel Urizar, Iturralde-Garagartza baserrikoa
  • Maria Cristina Mendieta Madinabeitia, Uribarren-Bedoña baserrikoa
  • Jesus Kruzealegi Belategi, Eguzkitza baserrikoa
  • Sebastian Arexolaleiba Zabala, Gatxikarro baserrikoa, Aramaio
  • Felisa Villar Beloqui, Agerre baserrikoa, Zarimutz

Adibidez, Jose Bizente Etxabe artzainak fronteari buruzko zenbait zalantza argitu dizkie ikerlariei, eta ikerlariek era berean Arrasateko fronteari buruzko mapa bat aurkitu dute Avilako artxibo militarrean.

Mapa horrek Muruko frontea azaltzen du, baina aipatzen du “Santa Lucia” dagoen ikuspegitik egindako mapa dela. “Hori ezinezkoa da, izan ere, Santa Luzia Udalaitz mendiaren bestaldean dago – azaldu du Juan Ramon Garai ikerlariak – eta beraz handik ezin da Muru ikusi, Udaltzaitzek tapatzen baitu”.

Horregatik, ikerlariek Jose Bizenteri horren inguruan galdetu zioten eta artzainak azaldu zien “mapa Mandogaingo ikuspuntutik egin zela, baina faxistek mendixka honi ‘Santa Lucia’ deitu ziotela ‘Santa Lucia’ egunean hartu zutelako, 1936an”. Ikerlariek baloratu dute “zalantza hori Jose Bizenteri esker argitu ahal izan dugula”.

Antzeko gauza bat gertatu zen Anporreta eta Lorogainen arteko mendi altuenarekin. “Leku horri faxistek ‘San Andres’ deitu zioten, nahiz eta beste izen bat duen”.

Bertan oraindik trintxeren arrastoak aurki daitezke, eta bertan “faxistek ekarritako galiziar ugarik ihesi egin zuten, ‘gorriengana’ joateko”.

Beste baserritar bati esker, “Jose Luis Otxandianori esker, Larratxon bunkerra aurkitu genuen”. Era berean, Baztergain baserriko Antxon Etxabek, “Joxe Bizenteren semeak, azaldu zigun trintxerak non zeuden bere baserriaren inguruan. Izan ere, Mandogainen azpian bada faxistek egindako zulo bat, baina egun sastrakaz beterik dago. Bertan lan asko egiteko dago”.

Muru inguruan jarraituz, “Naparrena baserriaren ostean ere trintxeren arrastoak daude” eta Kurtzetxikin “ere badira apurtutako beste batzuk”.

Fabian Etxebarria Berezibarrek, Monzon baserritik “ondo ikusten zuen Udalaitzeko gerra egoera, ‘gorrien’ metrailadore eta morteroen kokapenak. Inguru horiek aztertu genituen, besteak beste, Lugorri”.

Hortaz gain, Intxorta 1937ko ikerlariek elkarrizketa gehiago egin dituzte, “batez ere gerrako umeei eta Ibon Aperribai Larrañaga abadeari. Pertsona honek hitza eskatu zuen Arrasateko omenaldi batean, eta azaldu zuen bere osaba erail zutela Durangoko bonbardaketan. Bere historiak ere tokia izango du bigarren edizioan”. Ondokoak elkarrizketatutako beste 14 pertsona, gehienak gerrako umeak dira:

  • Milagros Orobengoa Cacho
  • Jose Mari Muxika Arrieta
  • Luzia Etxabe Zubizarreta
  • Edurne Ugalde Ariznabarreta
  • Amparo Arenaza Velasco
  • Carmen Gutiérrez Jiménez
  • Carmelo Balanzategui Rodríguez
  • Ander Barrutia Zuazubiskar
  • Clara Gorosabel Etxagibel
  • Paquita García Vermande
  • Jesus Barrutia Bidaburu
  • Anabel Ugalde Gorostiza
  • Ibon Aperribai Larrañaga
  • Mari Nati Urionabarrenetxea Zaitegi

Beste 3 elkarrizketa ahotsak.eus webgunetik jaso dituzte: Ignazia Llodio Bengoa, Angeles Garai Arregi eta Jose Arriaran Aranburu.

Guztira 69 elkarrizketa berri lortu dituzte Intxorta 1937ko ikerlariek. Era berean, gerrako umeen gaiari eutsi diote, eta ikerlariak 24 pertsonarekin izan dira, informazioa eta argazkiak pasatu dizkietelarik:

  • José Luis Ayesa Mondragón
  • Kontxi Diaz Monasterioguren Ugarte
  • Manoli Uranga Lazkano
  • María Teresa Azula San Miguel
  • Yolanda Arregui Garcia
  • Juan Manuel Ugarte Altuna
  • Montse Jauregui Iza
  • Felisa Oroiz García
  • Elena Balanzategui
  • Itxaro Astondoa Astaburuaga
  • Nestor Garai Vitoria
  • Aránzazu Larrañaga Uriarte
  • Arantxi Iturbe Bengoa
  • Danel Zubizarreta Arcauz
  • Felisa Ugarte Arcauz
  • Kristina Zeziaga Mendizabal
  • Xabier Barrutia Gorostiza
  • Kontxi Riviere Andrés
  • Irune Iñiguez Arambarri
  • Encarna García Andrés
  • Itxaso NuinGonzalez
  • Olga Vitoria Berezibar
  • Felisa OroizGarcia
  • Maite Esturo Barrutia

Pertsona horien guztien informazioa jasotzeaz gain, ikerlariek ere artxiboak eta hemerotekak arakatu dituzte, baita liburu berriak aztertu ere:

  • Avilako artxibo militarra
  • Centro Documental de la Memoria Histórica, Salamanca
  • Archivo General de la Administración, Alcalá de Henares
  • Euskadiko Artxibo Historikoa: Badatordokuklik
  • ‘El Liberal’ egunkariaren hemeroteka
  • Archivo Histórico Nacional, Madril
  • https://refugiatsamediona.blogspot.com/
  • http://www1.memoria.cat/refugiats/els-noms-cens-dels-refugiats-de-la-guerra-civil-a-manresahttps://www.basquechildren.org/
  • Arxiu Històric de la Ciutat de Barcelona. Hemeroteca digital
  • Alonso Carballés, Jesús J. El Primer Exilio de Los Vascos, 1936-1939.
  • Arrien, Gregorio, Niños vascos evacuados a Gran Bretaña (1937-1940), Asociación Niños Evacuados
  • Antequera Luengo, Juan José, Luengo Jiménez, Juan José,Vascosen la Prisión Provincial de Huelva, 1936- 1939.
  • Tarbes-eko artxiboa
  • La Rochelle-ko artxiboa
  • Perpignan-go artxiboa

Ikerlariek ondoko agiriak lortu dituzte eta bertatik informazio ugari jaso dute:

Arrasaten egon ziren matxinatuen koronela, Rafael Latorre Roca: Intxorta 1937ko ikerlariak harremanetan jarri ziren Jaume Claret idazle katalanarekin, eta Latorrek idatzitako gerra diarioa pasatu zien. 1936ko urriaren hasieratik 1937ko apirilaren 1a bitarteko hainbat pasarte jaso dituzte bigarren ediziorako.

José Solchaga Zala, familia karlistako militar nafarraren gerra diarioa.

Jesús Cortabarría Lasargurenen oharrak.

Liburuaren bigarren edizioak lehenak baino 72 orrialde gehiago izango ditu, baita 96 argazki eta 34 dokumentu berri ere.

Izan ere, “guztira, Arrasateko 534 pertsona gehiagoren aurkako giza urraketak jaso ditugu” eta bigarren edizioan horien berri emango dute:

477 erresistenteren aurkako giza eskubideen urraketak: 300 erbesteratutako pertsona zibil, horietatik 84 gerrako ume gehiago dira. 92 preso gehiago. 32 gudari edo miliziano gehiago. Hildakoak 4, bi preso hil ziren. 10 ardura politiko; 33 Union Cerrajeratik bidaliak; 2 emakumeri ilea moztu eta errizino olioa jasotakoak; 4 soldaduska egiteari uko egin ziotenak.

57 matxinatu: 49 hildako gehiago Arrasate inguruan. Boluntarioak frontean 7 errekete eta falangista bat.

Bi edizioak kontuan izanda, ondoko giza eskubideen urraketak egin ziren: Frankisten kolpisten giza eskubideen urraketak eta ondorengo diktadura kontuan hartzen baditugu, adieraz dezakegu horiek Arrasateko biztanle gehienei eragin zietela:

  • Desagertze behartuak
  • Exekuzio sumarioak
  • Torturak
  • Espetxeratze arbitrarioak
  • Nahitaezko soldadu joan beharra
  • Lan behartuak
  • Erbestera behartutako milaka pertsona…
  • Emakume irainduak eta estigmatizatuak, diskriminatuak, lanik gabeak, etxerik gabeak…
  • Ideia politikoekiko jazarpena
  • Hitz egiteko eta biltzeko askatasunik gabe
  • Euskaraz hitz egiteko debekua…
  • Denak berdinak izan gabe legearen aurrean
  • Inolako lege-babesik gabe…

Arrasaten, biztanleriaren %34k, hau da, 2.450 pertsona (492 emakume), giza eskubideen urraketa desberdinak jasan zituzten. Pertsona horien izen eta abizenak jaso dituzte Intxorta 1937ko ikerlariek. Hona hemen laburpena:

  • Herritik ihesi joandakoak: 2.000tik gora
  • Gerran hildako arrasatearrak: 216
  • Faxismoari erresistenteak: 140 (4 emakume)
  • Pertsona zibil epaitu gabe erailak: 32
  • Epaitu ondoren erresistente fusilatuak: 6
  • Erresistente erailak eta desagertuak: 15
  • Frontean hildako erresistenteak: 83
  • Kartzelan egondakoak: 4
  • Matxinatuen aldekoak: 52
  • 4 pertsona zibil erailak eta guardia zibil bat fusilatua, 27 errekete eta 20 kintakin joandakoak (behartuak)
  • Pertsona zibil: 24 (13 emakume)
  • 16 pertsona zibil (12 emakume) bonbardaketan hilak: 14 Arrasaten edo inguruan, 1 Durangon eta beste bat Bartzelonan.
  • Gudari eta miliziano hilak Arrasateko frontean: 131 (11 arrasatear)
  • Matxinatu hilak Arrasateko frontean: 116 (3 arrasatear)
  • Frontean lehenengo lerroan ibilitako arrasatearrak: 940
  • 537 erresistente (Dragones 195; Amayur 158; beste batailoi batzuk 184 (15 emakume)
  • 403 matxinatu (Erreketeak 137; Falange 5; División Azul 10, Legión 1)
  • Kintakin behartuak: 250
  • Atxilotuak: 511
  • Erresistenteak: 415 (20 emakume) eta Matxinatuak: 96 (2 emakume)
  • Erbesteratuak: 578
  • Erbesteratutako gudari eta milizianoak: 70
  • Erbestera ihesi joandako pertsona zibilak: 508 (318 emakume)
  • Gerrako umeak: 279 (150 neskatila)
  • Genero-zigorra (ilea moztea): 4 emakume
  • Funtzionario “depuratuak”: 17
  • Union Cerrajeratik bidalitako langileak: 601 (101 emakume)
  • Erantzukizun politikoengatik espedientatutako pertsonak: 148 (6 emakume)
  • Maisu-maistra “depuratuak”: 15 (6 emakume)
  • Herritik kanporatuak: 3 emakume.

Liburu berriak denera 333 argazki eta 88 dokumentu izango ditu.

intxorta.org

Udal-webgunean

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen