Mondragon Unibertsitateak ezin izan du igoera fasea garaipen batekin hasi

0
930

Lehen bi laurdenetan markagailuan aurretik mantendu diren arren, arrasatearrek porrota jaso dute Globalcaja Quintanarren aurka.

Mondragon Unibertsitateak ez du ondo hasi zilarrezko LEB mailara igotzeko fasea. Gaur goizean jokatutako lehen partiduan Globalcaja Quintanarren aurka galdu du. Iñaki Ogara ‘Arri’ ren gizonek ondo hasi dute partidua, nahiz eta hasieran urduritasuna nabaritu, lehen laurdenean 6 puntuko aldea izatera iritsi dira. Bigarren laurdenean Quintanarrek joko motelagoa ezarri du, defentsa gehiagorekin, eta hori ez du Arrasateko taldearen alde egin. Atsedenaldira arte markagailuan aurretik mantendu dira. (27-28)

Hala ere, Quintanar taldea aurretik jarri da markagailuan bigarren zatia hasi eta berehala. Mondragon Unibertsitateak besoak jaitsi ez dituen arren, ez du garaipena lortu. (72-58) Partiduko saskiratzaile nagusia Mondragon Unibertsitateko Aitor Carrera izan da 17 punturekin, eta Andoni Atxa arrasatearrak berriz 14 puntu egin ditu. Estadistikak.

‘Arri’ entrenatzaileak partiduaren bukaeran azaldu duenez, “Quintanarrek jokalari oso handiak ditu, eta errebotean min handia egin digute. Gu gauzak aldatzen saiatu gara, defentsa aldatzen, baina lortu duten errenta txikia ezin izan dugu indargabetu. Ondoren, jaurtitzaile onei esker, hiruko batzuk lotu dituzte, eta hor amaitu da partidua. “

Mondragon Unibertsitateak Safir Fruint Algineten aurka jokatuko du bihar goizeko 10:30ean. Partiduak Espainiako Saskibaloi Federazioaren webgunean ikus daitezke.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen