Ibaizabalen aurkako atzoko lehia oso estua izan zen, eta hala erakutsi zuen ere atsedeneko markagailuak: 35na. Hala ere, azkenean zuri-moreak 73 eta 66 gailendu ziren, eta zabalik dago emakume talde honen bazkide izateko aukera.
Beheko azken bi irudiak: Ointxe kluba.
Andaluzian aurreko asteburuan 63-73 irabazi zuen, eta atzo denboraldiko etxeko lehen partida jokatu zuen, Aretxabaletan.
Lehenengo bi laurdenak oso parekoak izan ziren (17-18 eta 18-17) baina hirugarrenean Ointxe Galdakaoko taldea baino gehiago izan zen: 24 eta 16.

Iratxe Perez Insagurbe 17 puntu saskiratu, 6 errebote eskuratu eta 3 asistentzia eman zituen, oro har 18 puntuko balorazioa lortuz.
David Peña Orte entrenatzailearen taldeak, gainera, azken laurdenean aldeari eusten jakin zuen. Horrenbestez, eta aurreko asteko partiduan bezala, Smartlog Ointxek 73 puntu saskiratuta irabazi zuen.
Taldekideek elkarrekin eta zaleekin pozarren ospatu zuten garaipena, eta bazkidetza kanpaina martxan dago jada, hona hemen datuak:






