Smartlog Ointxek ezagutzen du dagoeneko etxeko partidak Aretxabaletan jokatu beharko dituen denboraldirako ibilbide orria

0
2514

Uztailaren 4an amaitu zen taldeek izena emateko zuten epea eta eta Espainiako Federazioak astelehen honetan bertan jakinarazten zion Ointxeri aurkeztutako dokumentazioa zuzena zela eta Emakumezkoen 2 Mailako Ligan lekua ziurtatua duela.

Plazaren berrespenarekin batera, arrasatearrek jokatuko duten taldearen osaera ere ezagutu da, berrikuntzekin etorri den talde osaera. Eta sorpresak ez dira oso positiboak, oraingo honetan Smartlog Ointxek zazpi talde kataluniar, Valentziako Erkidegoko beste bi, Zaragozako bat, Jerez de la Frontera andaluziarra, eta beste bi euskal taldeak izango baititu arerio. Hasiera batean behintzat, azken bi urteetakoak baino maila handiagoko taldeak.

Etxeko partidak, Aretxabaletan

Denboraldi honetarako beste berritasun handi bat Smartlog Ointxe taldeak etxeko partidak Aretxabaletako Kiroldegian jokatu beharko dituela izango da. Iturripe berriaren proiektuak behartutako erabakia izan da hau eta Aretxabaletatik inplikazioa erabatekoa izan da Debagoieneko emakumezkoen maila handieneko taldeak bertan joka dezan.

Liga urriaren 3 eta 4ko asteburuan hasiko da eta Ointxe taldeko zuzendaritza denboraldi berri honetarako plantilla amaitzen ari da. Oinarria Ointxeren harrobiko jokalariak izango dira berriz, baina Alazne Canales eta Maddi Lizarralderen AEBtako proiektuek eta Naia Badiolaren lesio luzeak, gure eremutik kanpoko fitxaketak aztertzera behartzen ari dira Ointxeko kudeatzaileak.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen