Smartlog Ointxek egun txarra izan du Mataróren aurka

0
1821

Arrasateko taldeak 44 eta 65 galdu du, baina azken laurdenera arte parekotasunari eutsi ahal izan dio. Datorren jardunaldian Asturiesko Xixon-en aurka jokatuko du, aupa Ointxe!

Aurreko asteburuan Arrasateko taldeak Galizian garaipen handia lortu zuen, baina tamalez atzo ezin gauza bera egin.

Romakuruma Matarók markagailuan aurretik izan zen partidan zehar baina David Peña Orteren taldeak ez zuen amorerik eman.

Gure taldearentzat zama handia izan zen hirukoetan 18 saiakeretatik 1 bakarrik saskiratu izana. Azken laurdeneko partziala bartzelonarren aldekoa izan zen, 5 eta 18.

Smartlog Ointxe 7. postuan da gorantz begira eta 8 garaipen eskuratuta. Asturiesen jokatuko du 17. jardunaldian, gora Ointxe!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen