Ate joka datoz Santamañako jaiak

0
2268

Asteburu honetan ospatuko dira Santamañako Jaiak 2025, eta Santa Marina auzoak jai giro bizia biziko du uztailaren 18tik 20ra bitartean. Egun eta gauetan zehar haur, gazte zein helduentzako jarduera ugari antolatu dira, tokiko eragile eta elkarte askoren laguntzarekin.

Ostirala, uztailak 18, txosnak, musika eta jaien hasiera

Ostiralean, 19:00etan emango zaie hasiera jaiei txupinazoarekin, “Hontza” maskotaren agerpenarekin, eta jarraian kilikien konpartsa, bolo txapelketa, konpartsen desfilea, eta garagardo dastaketa egongo dira. Gauean, DJ Iver arduratuko da giroa pizteaz plazan.

Larunbata, uztailak 19, kirolak, desfile koloretsua eta kontzertuak

Larunbat goizean parkour tailerra, bolo txapelketa eta mozorro kalejira egingo dira kaleetan zehar. Ondoren Hontza trenbidearen inaugurazioa egingo da eta bere ibilbidea egingo du. Arratsaldean, herri bazkaria eta Domínguez Mariatxii taldearen emanaldia izango dira. Iluntzean kontzertuak, Can’s rockers Donosti tabernan eta Sin+ Rock&Roll Monterreyn. Euskaldun rumba Alarma taldearekin txosnetan eta Hontza Txosnan, mojito festa.

Igandea, uztailak 20, familiaren eguna eta jaien amaiera

Igandean egitaraua familia giroko ekintzek hartuko dute: jantzi tailerra, magia ikuskizuna, eta umeentzako jolasak izango dira goizean. Ondoren, Zeuk iñ zeun jan bazkari herrikoia Hontza txosnagunean. Arratsaldean, kalejira, parrillada, monologoa eta Albina Stardust-ren ikuskizuna txosnetan. Jaiari amaiera emateko, brindis herrikoia egingo da Hontza txosnan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen