Santamañako jaietan berrikuntza bat izango da aurten. Txu-Txu Trena eskainiko da uztailaren 19an, herritarrak bazkari herrikoira igotzeko eta auzoko jai giroa ezagutzeko aukera izan dezaten.
Trenak autobus geltokietan izango ditu geldialdiak eta ibilbide hau egingo du: Agerre kalea – Otalora – Gelma – Musakola – Santa Teresa – Agerre.
Ordutegia bi zatitan banatuta egongo da: Eguerdian: 13:00etatik 15:00etara. Arratsaldean: 18:00etatik 21:00etara.
Mondraberriren oharra: Albiste honetan adierazi genuen txutxu trena hiru egunetan eskainiko zela. Datua ez zen zuzena, eta goiko testua zuzenduta dago. Barka eragozpenak.




