Tatta eta Fane musikari arrasatearrek, La Txama talde donostiarrarekin batera, ‘Bihotzian’ abestia atera dute bideoklip eta guzti. ‘Bihotzian’ Mexikoko doinuetan oinarritu dira udarako abesti hau sortzeko. Bideoklipa atzo eguerdian zabaldu zuten Etxeperen youtubeko kanalean, lagunez inguratuta.



