Avesantes elkarteak bosgarren urteurrena ospatuko du asteburuan

0
2766

Argazkiak: MB artxiboa

Avesantes elkarteko lagunek bosgarren urteurrena ospatuko dute ostiralean eta zapatuan. Santa Teresa eta Doneztebe Portuko Auzo Elkartea sortu zenetik bost urte beteko dira uztailaren 7an eta hori ospatzeko hainbat ekintza antolatu dituzte.

andemia garaian sortu zen elkartea, eta bere helburuak auzoak behar dituen hobekuntzak lortzea eta auzo-espiritua berreskuratzea dira. Honako egitaraua prestatu dute:

Uztailak 4, ostirala

  • 19:00etan, ikurrinaren igoera eta txupinazoa.
  • 19:30ean, Ikastolako patioan, txosnaren irekiera, hainbat DJk girotuta.
  • 01:30ean, txosnaren itxiera.

Uztailak 5, zapatua

  • 12:00etan, txosnaren irekiera, trikiti doinuekin girotuta. Gero, poteoa eta bazkari herrikoia.
  • 22:30ean, Segoviako La Banda del Tuerto rock taldearen eta Dani DJaren kontzertuak, txosna itxi arte.
  • 02:30ean, txosnaren itxiera.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen