Kartelak: Ibai-Arte
Arrasate Blues jaialdiaren zazpigarren edizioa ate joka dago, ostegun honetan, uztailak 3, BB Harperren emanaldiarekin hasiko da jaialdia eta uztailaren 24a bitartean luzatuko dira emanaldiak. Tartean, uztailaren 10etik 13ra bitartean, kontzertuz jositako asteburuarekin dator aurtengo ekitaldia, lau egun horietan, 24 musika ordu baino gehiago izango dita.
18 emankizun guztira
Aurten ere, Herriko plazarekin batera, hainbat taberna musikaleku bilakatuko dira. Kartel burua Caron “Sugaray” Rayford, Texasko artista izango da. Zazpi urterekin hasi zen musikaren munduan, elizan abesten eta bateria jotzen. Haren musikan gospelaren eragina nabaria da. Rayforden letrak intimoak eta elkarrizketa modukoak dira, eta bere ahotsaren tonu sakon eta hunkigarriak bizitzako zailasunekin izandako esperientzia pertsonalak islatzen ditu.
Berarekin batera, beste hainbat artistaren presentzia izango dugu gurean: ‘Arnau The Honky Tonk Losers’ taldea eguenean, ‘Slow Ttime Blues Band’ edo ‘Jam’ barikuan, Itziar Yagüe eta Paul San Marti bikotea zapatuan eta azkenik domekan, ‘Los Galerna’ eta ‘Lost Acapulco’ besteak beste, Hona hemen guztira 18 kontzerturekin osatutako egitarau zabala:

Swing eta Harmonika ikastaroak
Kontzertuez gain, berrikuntzak ere izango dira aurtengo honetan. Batetik, Lazy Blues eta Swingvergüenza elkarteen eskutik blues dantzarako hastapen tailerra eskainiko dute, uztailaren 12an, 11:00etan. Klase honetan, Maike eta Txus adituak izango dira, eta dantzan ausartzen diren guztiei erritmoa eta animoa emateaz arduratuko dira.
Bestetik, Harmonikako masterklasa ere antolatu dute egun eta ordu berean, Greg Izor eta Emilio Arsuagaren eskutik. Kasu honetan, masterklasak 10 euroko prezioa izango du. Interesa dutenek uztailaren 10a baino lehen eman beharko dute izena 630 14 92 52 telefonoan.






