Zeuk iñ, zeuk jan bazkariak berriz ere arrakasta itzela izan du

0
3085

Bigarren urtez jarraian Portaloian ospatu da San Juanetako Zeuk iñ, zeuk jan herri-bazkaria, eta aurten ere parte-hartzea bikaina izan da. Kuadrillak, familiak eta lagun taldeak mahai inguruan bildu dira bazkaltzeko eta lagunartean gozatzeko.

Urtero moduan, denetarik ikusi da mahai gainean: paellak izan dira protagonista, baina pasta platerak, entsalada freskoak eta bestelako jakiak ere ez dira falta izan. Jatekoa etxetik ekarrita edo bertan prestatua izan, parte-hartzaileek sabela ederki betetzeko aukera izan dute. Udalak, urtero bezala, sagardo kupela jarri du kanpoaldean, eta jende askok baliatu du eztarria bustitzeko.

Izen-emateak zabaldu eta ordu gutxira leku guztiak agortu ziren, eta guztira 1.000 lagunetik gora elkartu dira Portaloiko mahai artean, jai giro aparta sortuz. Giroa ezin hobea izan da, eta bazkalostean, Etxebarria aita-semeek alaitu dute eguna trikitixa doinuekin. Beren musikak jendea dantzan jarri du.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen