Arruena parkean ere arropa, stand-ak, musika eta barra aukeran daude, baita crawler eta RC ibilgailuak ere.

Antolakuntzak azaldu izan duenez, topaketa honetara “sarbide esklusiboa” izan da “30 urte baino gehiago duten ibilgailuentzako”.

Ibilgailuak goizean elkartu dira Hiper Eroski ondoko berdegunean, eta guztiek elkarrekin irteera bat egin dute, tartean herrigunetik igaroz.

Eguerdi partean herritar asko animatu dira topaketa bisitatzera, eta iragarritako sari banaketaren ostean, topaketa amaitutzat emango da.


























