San Juan jaien egitarauak 90 jarduera baino gehiago eskainiko ditu

0
2811

Arrasateko Udalak jada prest dauka 2025eko San Joan jaietarako egitaraua, eta aurten ere ez da gutxi izango: 90 jarduera baino gehiago bildu dira ekainaren 13tik 26ra bitartean ospatuko diren festen programazioan. Herriko talde, elkarte eta Arrasateko Udalaren elkarlanari esker osatu da aurten ere egitarau oparoa. Udalak jakinarazi duenez, aurrekontua 291.309 eurokoa izango da, iazkoa baino %2,5 handiagoa.Kartela Izaro Sanchezen eskutik eta egitarau digitala

Aurtengo nobedadeen artean, honako hauek nabarmendu dituzte antolatzaileek: bertso saioa Arotz plazara eramango da, ‘Zeuk iñ zeuk jan’ herri-bazkaria musikaz girotuta izango da, eta mariatxien kalejira bat antolatuko da lehen aldiz, “Estampas de Mexico” taldearen eskutik. Gainera, Udalak 500 zapi gehiago banatuko ditu, guztira 2.500 banatuko direlarik.

Gazteek ere protagonismo berezia izango dute Gazte Olinpiadekin: bigarren urtez egingo dira, eta 866 gaztek parte hartuko dute, iaz baino 200 gehiago. Era berean, Erraldoi eta Kilikien Konpartsak 40. urteurrena ospatuko du Euskal Herri osoko konpartsen laguntzaz.

Egitarau oso guztientzat

Haurren egitaraua ere berezia izango da: danborrada, dantzari eguna, puzgarriak, ur jolasak, jolas parkeak eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizuna izango dira besteak beste Monterronen.

  • Ekainaren 14an haurren danborradarekin emango diote hasiera egitarauari etxeko txikienek.
  • Ekainaren 15ean, domeka, “Arrasateko Dantzari Eguna” ospatuko dute. 10etan Zaldibarren hasita, dantza erakustaldia egingo dute kaleetan zehar, Herriko Plazara heldu arte. Eguna amaitzeko, diskofesta izango da plazan NEMUX taldearekin.
  • Ekainaren 22an Erraldoi eta Kilikien Kontzentrazioa egingo dute Arrasaten Euskal Herri osotik etorritako konpartsek. Arrasateko Konpartsak 40 urte betetzen dituen honetan, Destutik, Txantreatik, Bermeotik eta Aretxabaletatik etorriko dira Arrasatera herriko herraldoi eta kilikiekin dantzatzera. Hitzordu honetan Txantrea, Iruñea, Bizkaia, Gares, Elgoibar, Gasteiz eta Arrasateko gaiteroa ere elkartuko dira.
  • Bigarren urtez jarraian puzgarriak izango dira dohan herriko ume eta gaztetxoentzat. Modu honetan, barraken hutsunea betetzea nahi du Udalak. “Horregatik, ekainaren 23an eta 24an, goizean 12:00-14:00 eta arratsaldez 16:00-19:00, puzgarriak izango dira Biteri plazan. Ekainaren 24ko puzgarriak, eguraldi onarekin, ur jolasak izango dira.
  • Ekainaren 25ean haurren eta gaztetxoen festa eguna ospatuko da, eta, ondorioz, egun osoan zehar izango dituzte jolaserako hamaika aukera. Besteak beste jolas parkeak izango dira Seber Altuben eta Monterronen, tirolinarekin, eta apar festa eguerdian; guzti hau Eguzkilaruren parte hartzearekin. Arratsaldean, berriz, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizuna izango da Monterronen.

Musikak pisu handia izango du hiru gunetan: Txosnagunea, Herriko Plaza eta Monterron. El Drogas, Perlata, Biznaga, OXABI edo Janus Laster izango dira aurtengo izen nabarmenetako batzuk.

  • Ekainaren 21: Txosnetan izango dira Sukena eta Los Zopilotes Txirriaos taldeak 22:00etan hasita.
  • Ekainaren 22: Ilunkaran, 19:30 hasita, 112 eta No Limits taldeek joko dute Txosnetan.
  • Ekainaren 23: Ahantzi taldearen erromeria izango da Txosnetan. 
  • Ekainaren 24: Arrasasate Musikaleko Bandak ohiko kontzertua eskainiko du 13:00etan Monterron parkean. 23:15ean El Drogasek kontzertua eskainiko du Monterronen, eta, ordu berean,  OXABIrekin dantzaldia izango da Herriko plazan.
  • Ekainaren 25: Txosnagunean, 22:00etatik aurrera, Perlata, Biznaga eta Les Testarudez taldeak izango dira. Eta, bestetik, 22:30etan Estampas de Mexico taldearean mariatxi kontzertua izango da Herriko Plazan.
  • Ekainaren 26: 20:00etan hasita, Janus Lasterrek kontzertua izango da Herriko Plazan.

Izen-emateak eta zozketak

Aldi berean, hainbat jardueratan parte hartzeko izen-emateak eta zozketak biharm ekainak 5 irekiko dira. Horien artean, danborradak eta Errementari Dantza Udaletxeko balkoitik ikusteko zozketa, 80 urtetik gorakoentzako omenaldia, Kantu Afaria, ‘Zeuk iñ zeuk jan’ bazkaria edota Dragoi Jana daude. Izen emate guztiak izenemateak.arrasate.eus webgunean edo BAZen egin beharko dira.

  • Udaletxeko balkoien zozketa: Aurten ere, haurren danborrada, nagusien danborrada eta Errementari Dantza Udaletxeko balkoitik ikusteko aukera izango da. Horretarako, zozketan izena eman beharko da ekainaren 5etik 10era, biak barne. Zozketa ekainaren 12an izango da.
  • 80 urtetik gorakoen omenaldirako izen-ematea: 80 urtetik gorako pertsonei urtero egiten zaien omenaldia ekainaren 24an izango da, eta honetan izena emateko aukera bihar hasiko da (ekainak 5) eta datorren ekainaren 14ra arte luzatuko da, biak barne.
  • Kantu afarirako izen-ematea: Aurten kantu afaria ekainaren 20an izango da. Bigarren urtez izen emate sistema egongo da. Prozedura ‘Zeuk iñ zeuk jan’-en erabiltzen den berdina izango da, izena eman ahala betetzen joango da. Guztira 425 pertsonentzako lekua egongo da. Izen emateak ekainaren 5etik 10era bitartean izango dira; behin epea itxia dagoela lekuak geratuko balira, berriz ere irekiko litzateke izena emateko aukera.
  • ‘Zeuk iñ zeuk jan’ izen-ematea: Tradizio bilakatu den bazkari autogestionatu honetan izena emateko epea ekainaren 5tik 10era izango da; behin epea itxia dagoela lekuak geratuko balira, berriz ere irekiko litzateke izena emateko aukera. Eguraldi onarekin Portaloian izango da, eta eguraldi txarra egin ezkero Biteriko aterpea probestuko da. 1000 lagunentzat lekua egongo da.
  • Dragoi Jana: izango da ekainaren 22an AEDk eta AEKk antolatuta. Txartelak asteburu honetan jarriko dira salgai Monte eta Irati tabernetan, edota AED edo AEKren egoitzetan.

Kartela Izaro Sanchezen eskutik eta egitarau digitala

Aretxabaletako Izaro Sanchezek irabazi du aurtengo kartel lehiaketa “Sua udan berua” lanarekin, eta bere lana izango da aurten festetako irudia. Egitaraua datorren astean banatuko da etxeetan, baina dagoeneko eskuragarri dago formatu digitalean eta egitaraua ikusgai dago pantaila honen behealdean:

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen