2024-2025 ikasturtea amaitzear dago, eta Arrasate Dragoi Gimnasia Taldeak urtero bezala ikasturte amaierako erakustaldia eskainiko du larunbat honetan, ekainak 7. Zapatuan egoizeko 11:00etatik aurrera Uarkapeko frontoian gimnastek ikasturtearen zehar ikasitakoa erakusteko aukera izango dute
Bertan, Dragoi Gimnasia taldea osatzen duten 155 gimnastek urte osoan egindako lanak erakusteko aukera paregabea izango dute. Taldeka eta bakarka egindako dantzetan pelota, soka, uztaia, mazak edo zinta erabiliko dituzte.
Hortaz gain, maiatzean Iruñean ospatu zen Espainiako txapelketan parte hartu zuten Aerobik taldeko gimnastak bertan izango dira aurtengo koreografia ikusgarriak eskainiz.











