Ekainaren 1ean jarriko dira salgai San Juanetako gazte bazkari herrikoirako tiketak

0
1724

Arrasateko Txosna Batzordeak antolatuta, aurten ere, ekainaren 23an San Juanetako gazte bazkari herrikoia ospatuko da, jai giroan eta parte-hartze zabalez. Tiket salmenta datorren ekainaren 1ean egingo da, Gaztetxean, arratsaldeko 19:00etan.

Bazkarian parte hartzeko 2007an jaiotakoek eta zaharragoek izango dute aukera, hau da, 2007koak barne. Aurten ere, bazkarirako tiketa, kamiseta eta zapia barne, 16 eurokoa izango da, eta kamiseta bakarrik ere eskuratu ahal izango da, 6 eurotan.

Kontuan hartzeko oharrak:

  • Pertsona bakoitzak gehienez 3 tiket erosi ahal izango ditu.
  • Tiketa erostearekin batera, kamisetaren neurria zehaztu beharko da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen