II. Gazte Olinpiadetako 56 taldeak lau multzotan banatu dituzte zuzeneko zozketan

0
3038

Gaur burutu dute Arrasateko gazte, eta ez hain gazteak, itxaroten ari ziren Arrasateko II. Gazte Olinpiaden zozketa. Arazo tekniko batzuek ia ordubete, atzeratu dute zozketa baina azkenean, kuadrillek iada badakite zein multzotan ekingo dioten, ekainaren 21ean jokatuko den leheiaketan zain txapela eskuratzeko bideari.

Kuadrilla eta sari gehiago

56 taldetan banatuta, 900 pertsonek eman dute izena aurtengo Gazte Olinpiadetan, iaz baino 200 partaide eta 12 talde gehiagok hain zuzen.

Irabazleek ere iaz baino sari potoloagoak izango dituztela eman dute aditzera zuzenekoan: Lehenengo sailkatutako kuadrillak, Ekain Xokoan astebukaera bat irabaziko du, bigarren postuan sailkatzen den kuadrillak, Uxarten bazkaria igerilekuko tiket eta guzti eta 3. sailkatuek Arrasateko komertzio ezberdinen produktuez osatutako saskia irabaziko dute. Laugarren postuan amaitzen dutenek, kontsolazio sari gisa, datorren urteko inkripzioa doan izango dute.

Arrasate Errugbi Taldearen kolaborazioa

Bestetik, Arrasate Errugbi Taldearen kolaborazioa eskertu du antolakuntzak, iaz bezala, bazkaria haiek antolatuko dutelako. Astelehenean zabaldu zuten bazkarirako izen ematea, eta asmoa, Gazte Olinpiadetan parte hartuko duten kuadrillez gain, jende gehiago animatzea gura lukete. Bazkaria doazen guztiak ere tiketarekin, Arrasateko komertzioo ezberdinen produktuez osatutako saski baten zozketan sartuko dira. Hori gutxi ez eta iazko eskakizunak betetzeko, bi barra jarriko dituzte, bata Biterin eta bestea Zaldibarren. Kubatak, txupitoak, kopak eta bestelakoak izango dira, olinpiadek eskatzen duten energia errekuperatzeko.

Berrikuntzekin amaitzeko, aurten gosaria ere emango dutela adierazi dute eta goizeko lehiaketak jokatuko diren guneak, Zaldibar, Biteri, Jokin Zaitegi eta Herriko Plaza izango direla ere argitu dute.

Azkenik, horrelako jaien helbura ondo pasatzea dela azpimarratu dute eta ez dela inolako erasorik onartuko.

Lau multzotan banatuta, txapelaren bila

Adinaren arabera, lau bonbotan banatu dituzte multzoak aniztasuna bermatzeko. Zuzenekoan azpimarratu dute partaiderik zaharrenak ere nahiko gazteak direla, eta beste behin ere, hurrengo urteei begira argi eta garbi utzi dute 18 urte baino gehiagoko kuadrilla guztiek ahal dutela parte hartu, baldin eta 10 pertsona edo gehiago badira: “Gaztetasuna ez da adin kontua, jarrera kontua baizik”.

Zozketak, Kurtzetxiki, Santa Barbara, Udalaitz eta Ziorlako Balkoia izeneko multzoetan banatuta, hauek dira Boniato Crew-ren lekukoa hartzen saiatuko diren kuadrillak:

Mondraberri izango da beste behin, Gazte Olinpiaden jarraipen osoa egingo duen konfiantzazko hedabidea.

Zorte on kuadrilla guztiei!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen