Fane abeslari gaztea ‘Topa’ bideoklipa jendarteratzen hasi da

0
2282

Gazte arrasatearra izen bereko abestia aurkezten hasi da sare sozialen bitartez, Etxeperekin batera, eta ‘Denso’ren produkzioarekin.

Oihan Uribarren Bengoak aste honetan jakitera eman du “bakarkako lantxo bat labien” daukala, eta “hemen lehenengo abestia!!”.

‘Topa’ kantua Densok zein Chickjuarezek produzitu dute, eta Fanek orokorrak eman dizkie “inguruen egon zaien danoi 💛”

Gainera, sortzaile gazteak ondorengoa ere iragarri du: “bakarlari moduen “The revolution” jazz taldiakin batera kontzertu batzuk ingo dittut uda hontan”.

“Disfrutau datorrenaz! 🫶🏽🫶🏽🫶🏽🫶🏽”

Faneren Insta

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen