Arrautza Jaurtiketako Industria Diseinuko txapelketa ere izango da San Pankrazion

0
1651

Testua eta artxiboko argazkia: Mondragon Goi Eskola Politeknikoa

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak Arrautza Jaurtiketako Industria Diseinuko XXVI. Lehiaketa egingo du bihar, maiatzaren 8an, ostegunez. Urtero egiten da San Pankrazio egunean, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoaren eguna baita. Goi Eskola Politeknikoko 7. eraikinean (Loramendi 4an) egingo da, 11:00etan.

Lehiaketaren helburua da fakultateko ikasleek —bereziki Industria Diseinukoek eta Produktu Garapenekoek— eta langileek, kartoi mehea, soka eta/edo ukipen-kola erabiliz, tramankulu bat diseinatzea, jaurtiketan arrautza babestuko duena. Hain zuzen, apurtu gabe arrautza —egosi gabea— ahalik eta urrunen botatzen duenak irabaziko du lehiaketa.

Hiru sari banatuko dituzte diseinatutako gailuan arrautza apurtu gabe lurreratzea lortzen dutenen artean: urrutien iritsi dena, politena edo erakargarriena eta irtenbiderik sormenezkoena.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen