Arrasatetik Zeid Fest jaialdirako autobusa antolatzen ari dira

0
673

Zea Mays, Iseo & Dodosound, Betagarri, Süne, Dupla eta Crystal Fighters (beste zenbait artistekin batera arituko da eszenatoki gainean, ZETAK taldearekin barne) ariko dira BECeko jaialdian.

Gainera, Erramun Martikorena, Eñaut Elorrieta eta La Maria (Valentzia) artisten emanaldi akustikoak izango dira Gaztearen jaialdian.

Artisten zerrenda luzeagoa da eta tartean Ana Goitia eta Divina Comedia arrasatearrak ere oholtzara igoko dira.

Jaialdia apirilaren 5ean ospatuko da (larunbata), eta Arrasatetik joan eta itzultzeko autobus bidaia eskaintzen du Iruñeko Divertis en Vivo bidaia agentziak.

Baita Hego Euskal Herriko udalerri nagusienetatik ere, tartean Donostia, Gasteiz, Bergara, Oñati eta abar.

Halaber, Fermin Muguruzak Donostian ekainaren 14an eskainiko duen kontzerturako ere autobus bidaia antolatzen dihardu Divertis en Vivo agentziak, hau da, Quieres Viajar SL enpresak.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen