Ikasle eta irakasleek ‘Olentzero’ren zati bat ere eskaini dute, ‘Euskeria Trans’ izeneko piezan, beste zenbait doinuren artean, Mikel Markiegik zuzenduta.
Arrasate Musikalek doako emanaldia egin du gaur eguerdian Amaia Udal Antzokian, udaberriari ongietorria emanez.
Honako egitaraua aurkeztu du jendaurrean: Campanera (Monreal), Luisa Fernanda (F. Montero Torroba), Euskeria Trans (Mariano San Miguel), Cassiopeia (Carlos M. Marques) eta Rock Simphony (Manfred Schneider).

Azpimarratzekoa da ere Mariano San Miguel Urzelai oñatiarrak (1879-1935) konposatutako ‘Euskeria’ piezan gehikuntza batzuk egin dizkiola Arrasate Musikalek.

Horrela, ‘Maritxu Kajoi’ eta ‘Olentzero’ abestien zati bana ere tartekatu dira pieza horretan, ‘Euskeria Trans’ izenarekin.

AM Bandak, ohi duenez, maila altuko kontzertua jendarteratu du, eta publikoak txalo beroekin eskertu dio.





