Olentzero idiek gidatutako karrozan agertu da herriko kaleak ilusioz betez

0
1467

Arrasateko kaleetan barrena ibili da Olentzero txikienen azken gutunak jasotzen. Aurtengoan karroza bueltatu da, Kabuena baserriko idi pareak gidatu dute Olentzero herriko kaleetan barrena Herriko Plazaraino. Hasieran Monterronetik oinez jeitsi da dantzariz eta musikariz inguratuta eta Otalora kalean igo da karrozara, herriko kaleetan zehar ibili dira herria ilusioz betez.

18:30etan hasita honako ibilbidea egin du: Monterron, Arbolapeta, Otalora kalea, Maala, Portaloia, Erdiko kale eta Herriko plaza. Ibilbide osoan zehar, haur eta nagusien maitasuna jaso du. Olentzero gozokiak botatzen ibili da karrozatik.

Herriko plazan ere arrasatearrak agurtu ditu eta jai zoriontsuak opatu dizkie, bi aldarrikapen nagusirekinu; batetik, telefono mugikorrik gabeko gabonak izatea familia eta lagun artean pasatzeko eta nola ez, munduan dauden gerren eta biolentziaren amaiera. Aurten iaz baino lanpetuago dabilela ere aipatu du. Ekitaldian zehar herriko zenbait kultur taldek parte hartu dute. Bukatzeko, sua piztu dute.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen