Mondravemberren 10. urteaurreneko jaialdi arrakastatsua ospatu dute gaur, azaroak 16, Amaia antzokian. Jende ugari batu da Movemberra, gizonezkoen osasunaren aldeko mugimendura.
Movemberrek, prostatako edo barrabiletako minbizia sendatzeko baliabideak lortzeko helburuaz gain, gizonezkoen osasun mentala ere jomuga du. Horretarako, azaroan kontzientziak pizteko mugimendua matxan jarri zuten duela urte asko. Mondravemberren kasuan duela 10 urtetik ari dira lanean.
Batetik, mugimenduak hilabete honetan bibotea uzteko deia egiten die gizonezkoei eta bestetik, jendeari ekonomikoki laguntzeko deia ere zabaltzen dute. Gaurko jaialdia, bigarren helburuarekin prestatu dute Mondravemberrekoek.
Jende ugari bildu da Amaia antzokian, antolatzaileek prestatu duten jaialdia ere ederra izan da. Txalapartariek, dantzariek eta bertsolariek eman diote hasiera festari eta jarraian, aurkezlea izan dan Gorka Etxabe aretxabaletarrak, ikusleak agurtu ditu.

Gero, musika taldeen kontzertuak etorri dira, Txorbela Otxotea, Sertx, Neomak, Etxepe eta Mikel Urdangarin izan dira oholtzan. Aipatutako txalapartarriak Ttakun taldea izan da eta bertsolariak, Manex Agirre, Xabi Igoa, Asier Iriondo eta Zigor Enbeitia.
Ekitaldia biribiltzeko CIC BioGUNEeko Arkaitz Carracedok hitzaldia eskaini du minbiziaren inguruan.