Elkartasuna nagusi Elorregin, bailarako Movember topaketan

0
1217

Mondravemberren egitarauaren baitan antolatutako bailarako Movemberren topaketa burutu dute Elorregi auzoan. Goizean Biterin elkartu dira, bertaraino oinez joateko,

Elorregira heldu direnean, musikarekin luncha egin dute eta gainera, Mondravemberreko merchandising-a eskuratzeko aukera ere izan dute bertaratutakoek. Bestetik, bertsolariak ere izan dira bertan, goiza biribiltzeko.

Musika emanaldia datorren astean

Mobemberrek 10. urteaurrena du eta azaroan zehar hainbat ekintza antolatu ditu. Datorren astean, azaroaren 16an, musika emanaldia antolatu dute Amaia antzokian. Azaroaren 23an berriz Kurtzetxikira irteera egingo dute eta Movember amaitzeko, hilaren 30ean bibote onenaren txapelketa izango da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen